Web mapa
Hizkuntzak

Argazki-liburuei buruzko programazioari eusten dio San Telmo Museoak, argazkilari ezagunen hitzaldi eta tailerrak antolatuz. Aurten izango dituen izenen artean daude, Cristóbal Hara 2022ko Argazkilaritza Sari Nazionala, Valentino Barachini argazkilari italiarra, Idoia Unzurrunzaga donostiarra edota Clemente Bernad iruindarra.

Clemente Bernaden argazkia
Clemente Bernad

Berritasunen artean, Gertutik, argazki-liburua izeneko programa jarriko du abian museoak, maiatzetik aurrera, Nagore Legarreta argazkilariaren eskutik, eta publiko ezberdinei zuzenduta. Tailer hauek museoko liburutegian egingo dira, Gabriela Cendoya Bergarecheren argazki-liburuen bilduma bisitatuz. Museoak kudeatzen du ia 3400 aleko bilduma hau.

Hauek dira 2025eko lehen seihilekorako programatutako jarduerak

Hitzaldiak

Tailerrak