Web mapa
Hizkuntzak

Aurten ere, Aste Nagusian kaleak alaitu ostean, Itzurun konpartsako 8 erraldoiak San Telmo Museora etorriko dira atseden hartzera; Joakin Elizegi Altzoko Handiaren etxera, hain zuzen ere.

Erraldoiak San Telmoko klaustroan

Hala, Ibilbide erraldoia eginez, denak ikusteko aukera izango da. Aurrena, klaustroan atseden hartzen izango diren Erromualdo, Estitxu, Eneko, Blanca, Manrique, Karmeli, Mattin eta Maritxu bisitatzeko aukera izango da, eta ondoren, erakusketa iraunkorrean dauden Joakin Elizegi Altzoko Handiarenak izandako tresnak ikustea da proposamena.

Familiei zuzendutako doako ibilbide hau egiten dutenek, gainera, erraldoi txiki bikote baten zozketan parte hartu ahal izango dute (kontsultatu informazioa museoko sarreran).

Abuztuaren 17tik irailaren 14ra Donostiako erraldoiak egunero egongo dira museoan (astelehenetan museoa itxita dago) eta ibilbidea egiteko aukera 10:00etatik 18:30era egongo da.