Web mapa
Hizkuntzak

Aste Nagusia amaituta, Itzurun konpartsako 8 erraldoiak San Telmo Museoan dira atseden hartzen; Joakin Elizegi Altzoko Handiaren etxean, hain zuzen ere. Hala, Ibilbide erraldoia eginez, denak ikusteko aukera izango da irailaren 13ra arte. 

Erraldoiak San Telmoko klaustroan

Aurrena, klaustroan dauden Erromualdo, Estitxu, Eneko, Blanca, Manrique, Karmeli, Mattin eta Maritxu bisitatzeko aukera ematen du ibilbideak, eta ondoren, erakusketa iraunkorrean dauden Joakin Elizegi Altzoko Handiarenak izandako tresnak ikustea da proposamena.

Familiei zuzendutako doako ibilbide hau egiten dutenek, gainera, erraldoi txiki bikote baten zozketan parte hartu ahal izango dute (kontsultatu informazioa museoko sarreran).

Abuztuaren 16tik irailaren 13ra Donostiako erraldoiak egunero egongo dira museoan (astelehenetan museoa itxita dago) eta ibilbidea egiteko aukera 10:00etatik 18:30era egongo da.