Hizkuntzak
Ia 10.000 bisitari 'Amable Arias banbalinetan' erakusketan, San Telmo Museoan
Joan den igandean, uztailaren 2an, bukatu da Amable Arias Banbalinetan erakusketa eta harrera bikaina izan du: 9800dik gora bisita jaso ditu. Mikel Lertxundi Galiana komisario zuela, Donostiako Antzoki Zaharreko banbalinetako garai bateko giroa islatzen duen marrazki eta akuarela sorta San Telmo Museoko Laborategian egon da ikusgai. Hasierako asmoa luzatuta, lau hilabete eta erdi iraun du erakusketak.

Amable Ariasen ama Antzoki Zaharreko arropazaindegiko arduradun izan zen 1950eko hamarkadan, eta bertan ikusi eta bizitakoa jaso zuen marrazkilariak, 1955 eta 1959 bitartean.
Antzoki Zaharra saila, Amable Ariasen obran fundazionaltzat har daitekeena, San Telmo Museoaren funtsetan sartu da Maru Rizoren dohaintzari esker.