Hizkuntzak
'Hyakki yagyō: Ehun deabruen gaueko desfilea' erakusketa irekita
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Asteko Hyakki yagyō: Ehun deabruen gaueko desfilea (Fuego Fatuo Art) erakusketa irekita egongo da urriak 30etik azaroak 15era Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo).
Murgil zaitez naturaz gaindiko japoniar munduan Fuego Fatuo Arten lanaren eskutik. Hyakki yagyō erakusketan bidaia bat egingo dugu japoniar folkloretik. Bertan bildutako 20 eskultura eta argazki baino gehiagok eramango gaituzte Japoniako artean, literaturan eta ahozko tradizioan bizia hartzen duten yōkai munstro eta naturaz gaindiko izakiengana, Fuego Fatuo Arten sortzaile Álvaro Herranz artistaren eskutik. Fundación Japón, Madridaren laguntzarekin.
Álvaro Herranz (Bartzelona, 1988) izaki mitologiko eta legendarioak birsortzen espezializatutako eskultorea eta izaki-diseinatzailea da. Fuego Fatuo Art izenpean, hainbat kulturatako folklore eta mitologiatik datozen izakiei dimentsio fisikoa, errealista eta sinesgarria emateko proiektu artistikoa garatzen ari da 2010etik.
