Hizkuntzak
Samantha Hudson protagonista 2026ko Beldurrezko Zinemaren Astearen kartelean
Samantha Hudson abeslaria, itsas izaki mutante bihurtua, 2026ko Beldurrezko Astearen (urriak 30 - azaroak 6) kartel ofizialeko protagonista da, eta bere iruditik zeharkatuko du body horror azpigeneroaren leitmotivak edizio hau.
Astearen kartel ofizialak keinu egin nahi dio Cimasub zinemaldiari (Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa). Zinemaldi honen 50. urteurrena azaroaren 12tik 14ra ospatuko da Antzoki Zaharrean, Beldurrezko Astea amaitu eta zazpi egunera. Astearen aurtengo programazioak Cimasub erreferentzia gehiago izango ditu.
Abeslaria, konpositorea, ekoizlea, gidoilaria eta aktorea, Samantha Hudson kontrakultura garaikideko figura enblematikoenetako bat da, bere diskurtso kritiko eta abangoardistagatik, eta generoaren paradigmekin jolasten duen bere ibilbide musikalagatik, bere zuzeneko ikuskizun zirraragarrietako adierazpen askatasuna ikur duena. Hudson egungo pop fenomeno handienetako bat da, eta erreferente bat Z belaunaldiarentzat. Queer undergroundenaren panoramatik ateratakoa, zirkuiturik estandarizatuenak konkistatu ditu melodia itsaskorren, letra lotsagabeen eta ezarritako ordena desafiatzen eta urratzen duen ikuspegi kritiko baten poderioz.
Hainbat disko argitaratu ditu, tartean Liquidación total (2021), AOVE Black Label (2023) eta Música para muñecas (2025), arrakasta handiko birak egiten ditu, eta sari ugari jaso ditu, besteak beste, Espainiako Artista Onenaren 2023ko MTV EMA eta Berdintasuneko Ministerioaren 2022ko Arcoíris aitortza, LGTBIQ+ kolektiboaren alde egindako lanagatik.
Argazkiaren koordinazioaz Pedro Mambrú arduratu da, eta Javier Bermejo eta Chus Feijóo dira bere egileak. Makillajea ND Studio FXek sortu du eta efektu bereziak Alive VFX & Designek. Kartelaren diseinua Ytantosena da.
Argazkiaren kredituak
Argazkiaren koordinazioa: Pedro Mambrú
Argazki zuzendaritza: Javier Bermejo AEC
Argazkilaria: Chus Feijóo
Argazkilari laguntzailea: Ariel Farré
Estilismoa: Nerea Torrijos
Estilismoko laguntzailea: Laura Roldán
ND Studio FX
FX makillajeko gainbegiralea: Nacho Díaz
FX makillajeko artista nagusia: Yaiza Guzmán Lobo
FX makillajeko laguntzailea: Mar Luque
FX makillajeko traineea: Gracia Redonnet
ND Studio FX produkzio-koordinatzailea: Sofi Hernández
Diseinu kontzeptuala: Daniel Carrasco
Alive VFX & Design
VFX gainbegiralea: David Heras
Diseinuaren gainbegiralea: Daniel Mateo
Diseinua: Marwin Sánchez & Jimena Plasencia
Produkzioa: Elena Serrano
Kartelaren diseinu grafikoa: Ytantos
Making ofa: Mambrú — El Hombre Ola
Soinu-nahasketa: Pepe del Pozo — Noisecriteria
Deskargatu 2026ko Beldurrezko Astearen kartela (pdf)
