Hizkuntzak
Haurrentzako jarduerak liburutegietan udan
2026ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Donostiako Udal Liburutegiek haurrentzako eskaintza zabala eskainiko dute irakurketa eta liburuen inguruan: magia ikuskizuna, azalaztapen ikastaroa, Urgullen kontu-kontari, Fresk-Uda eta Liburu Baby Kluba, besteak beste.
Urgull Mendiko Liburutegia
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, donostiarrek eta hirira etorriko diren bisitariek aukera izango dute Urgull mendiko udal eraikinetan eskaintzen diren zerbitzuetara gerturatzeko.
Liburutegia Damen Baterian dago kokatuta eta egunero zabalduko ditu ateak: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.
Bertan, besteak beste, honako hauek topatuko dituzte: haurrentzako liburuak, helduentzako azken eleberriak, egunkariak, aldizkariak eta Interneten nabigatzeko txokoa. Donostia Kulturako liburutegien bazkideek eta, oro har, Irakurketa publikoko sareko bazkideek Urgulleko liburutegian dauden liburuak maileguan hartu ahal izango dituzte eta etxera eraman irakurtzeko. Kokapena dela eta, udaletxetik 10 minutura dago. Iristeko hainbat bide dago: San Telmo Museotik, Santa Teresa komentutik edo Paseo Berritik.
Irakurtzeaz gain, haurrentzako jarduerak antolatu dira, astelehenetan arratsaldeko 18:00etan.
- Zu zara magoa, Edu Magoa. Uztailak 6. Gonbidapenak egunean bertan jaso ahalko dira liburutegian, 17:30etik aurrera.
- Urgullen kontu-kontari. Uztailaren 13tik aurrera astelehenero, arratsaldeko 18:00etan, Lur Korta Taldearen eskutik. Doan, edukiera bete arte.
Liburutegi Nagusia (Haur saila)
Bertan, nagusiki, bi jarduera egingo dira:
- Azaleztapen ikastaroa. 8 eta 14 urte arteko haurrentzako jarduera honen lau saio eskainiko dira uztailean zehar. Helena Jimenez de Aberasturi azaleztatzailearen eskutik izango da eta euskaraz. Haur Liburutegi Nagusian, asteazkenetan, goizeko 11:00etan. Doakoak dira saioak eta aldez aurretik saio bakoitzean izena eman beharko da posta honetara idatziz: [email protected].
- Liburu Baby Kluba. 0 eta 3 urte arteko haurrentzako jarduera ludiko eta didaktikoa, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Astearte eta ostegunetan, goizeko 10:30ean Mestiza Elkartearen eskutik, uztailaren 2tik aurrera. Doan, edukiera bete arte.
Intxaurrondo, Loiola eta Casares-Tomasene: Fresk-Uda
Fresk-Uda egitasmoak aurtengoan ere 6 eta 12 urte arteko haurrei literaturara hurbiltzeko tailerrak eta jolas jarduerak eskainiko dizkie hainbat liburutegitan, Mestiza elkarteak dinamizatuta. Sarrera librea eta saioak 11:00etatik 12:30etara garatuko diram behean aipatutako egunetan:
- Tomasene: uztaileko astearteak.
- Intxaurrondo: uztail eta abuztuko asteazkenak, Aste Nagusian izan ezik.
- Loiola: uztaileko ostegunak.
- Informazio gehiago: 2026ko Fresk-Uda.
