Web mapa
Hizkuntzak

Gaurtik aurrera ikastetxeek izena eman dezakete Giza Eskubideen 22. Zinemaldiak (apirilak 4-11) haur eta gazteei urtero eskaintzen dizkien proiekzioetarako.

Mariposas negras
Mariposas negras

Giza eskubideen inguruko hausnarketa lantzeko, ikastetxeei Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz, Basatiak eta Mariposas negras pelikulen eskaintza luzatzen da. Proiekzioak Antzoki Zaharrean izango dira, apirilaren 1etik 11ra goizeko 10:00etan.

Eskaintza doakoa da eta www.donostia.eus webgunearen bidez eman dezakete ikastetxeek izena martxoaren 7ra arte.

Urtero bezala, Giza Eskubideen Zinemaldiak filmak lantzeko gida didaktikoak prestatu ditu. Proiekzioak ikusi aurretik eta ondoren haur eta gazteak giza eskubideen inguruan sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da helburua.

Filmak:

  • Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz (60 min) Euskara

Adina: 4-7 urte
Sinopsia: Galaxia batean planeta ezberdinen artean mugitzeko portal batzuk daude, argi zubiak izenekoak. Planeta hauetako bat Lur planeta da eta memento batean lurtarrak gainerako planetak bereganatzen ahalegindu ziren. Hau ikusita, beste planetetako biztanleak lurtarren aurka altxa ziren eta bertara bidaiatzeko ateak itxi zituzten, lurtarrak bakartuz. Argizagiko istorioa handik 60 urtetara kokatzen da eta dagoeneko lurtar gehienek ez dute beste planeten eta argi zubien existentziaren berririk, ezta gertaera hauenik ere. Beste planetetako haurrek ere ez duten bezala. Ekai eta Nahi dira haur horietako batzuk. Beraien planetatik Lur planetara bidaiatzen dute eskolako lan bat egin asmoz. Hainbeste urteren ondoren itxita egondako ateetako bat irekitzeagatik galaxiaren ongizatea arriskuan jarriko dute, konturatu gabe.

  • Basatiak (87 min) Euskara

Adina: 8-11 urte
Sinopsia: Esku ahurrean hazi batzuk hartuta, 6 urteko Douniak Alepo hiritik alde egingo du. Alepoko printzesaren laguntzaz mundu berri batera abiatuko da, erronkaz beteta egongo dena. Animazio atmosferiko eta onirikoa, soinu-banda oso iradokitzailea duena eta Marya Zarif artista eta idazlearen ipuin batean oinarrituta. Siriako familia baten ihes eta erbesteratzearen esperientziara hurbiltzen gaitu filmak, neskato baten begiradatik. Bere beldurra eta ulertezintasuna sentituko ditugu, baina baita bere itxaropena ere.

  • Mariposas negras (83 min) Gaztelania, frantsesa, ingelesa, turkana, arabiera, bengalera / Azpitituluak: euskara, gaztelania

Adina: 12 urtetik gora
Sinopsia: Cocó, zortzi urtekoa, ez da moldatzen besteek berarengandik espero dutenaren aurrean, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote behin eta berriz, baina ez du bere burua izen horretan ezagutzen. Amak, Anek, oporrak aprobetxatuko ditu hiru seme-alabekin bere amaren etxera joateko. Bertan bizi dira Lita ama eta Lourdes izeba, erleen hazkuntzan murgildua. Beren bizitzak aldatuko dituen uda honek beren zalantzei eta beldurrei aurre egitera behartuko ditu hiru belaunaldi oso desberdinetako emakume horiek.

Inskripzioa

Informazio gehiago: 610 743 432 / [email protected]