Hizkuntzak
Harrapaketa gutxi Aste Nagusiko XXX. Arrantza Lehiaketan
Gaur arratsaldean, Miguel Angel Fernandezen Oroimenezkoan Aste Nagusiko XXX. Arrantza Lehiaketa ospatu da. Infantil mailan (15 urte baino gutxiago) Iker Rodríguezek garaipena lortu du 1658 gramoko harrapaketarekin eta senior mailan (15 urte baino gehiago) Mikel Etxeberriak eskuratu du garaipena 548 gramoko harrapaketarekin.
Pisurik handieneko piezei dagokienez, haurren kategorian, 935 gramoko korkoi bat harrapatu du Iker Rodriguezek; seniorretan, berriz, piezarik handienak 431 gramo pisatu ditu, eta Mikel Etxeberriak harrapatu du. Lehiaketaren ezaugarri nagusia harrapaketa gutxi egitea izan da.
