Hizkuntzak
XII. 'Hamaika entzuteko!' lehiaketan irrati-piezak aurkezteko epea zabalik
Abian da irrati-piezen sorkuntza bultzatzeko XII. lehiaketa, eta azaroaren 18a izango da lanak aurkezteko azken eguna.
Donostia Kultura Irratiak Hamaika entzuteko! hamabigarren irrati-piezen lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honek irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea du helburu.
Parte-hartzaileek gehienez bost minutuko piezak aurkeztu ahal izango dituzte, gaztelaniaz edo euskaraz. Gaia guztiz askea da eta edozein motatako pieza izan daiteke: irrati-fikzioa, irrati-kazetaritza, erreportajea, dibulgazioa... Aurkeztutako lanaren originaltasuna, sormena eta interesa izango ditu kontuan epaimahaiak. Donostia Kultura Irratiak parte hartzaileen zerbitzura jarriko ditu bere estudioak eta baliabideak, eta aurkezteko, irrati-pieza bertan grabatzeko eta editatzeko aukera eskaintzen du, nahi izanez gero. Bi sari daude jokoan:
- Irrati-pieza onenaren saria: 800 euro.
- Euskarazko irrati-pieza onenaren saria: 600 euro.
Lanak aurkezteko epea azaroaren 18an amaituko da eta [email protected] helbidean aurkeztu beharko dira.
Oinarriak eta informazio gehiago: Hamaika entzuteko! oinarriak
