Web mapa
Hizkuntzak

Udazkena ate joka dugula, udako erakusketa nagusiak azken txanpan sartuak dira San Telmo Museoan. Hala ere, eta besteak beste, bisitarien harrera ona tarteko, Goya beltza. Motherwell beltza erakusketa beste hamabostaldi batez bisitatzeko aukera izango; urriaren 13ra arte, hain zuzen ere. Aitzitik, Modernitatea marraztu (1864-1968) erakusketa irailaren 27an bukatuko da.

Modernitatea marraztu erakusketa San Telmon
Iker Azurmendi

Bi hauek izan dira uda sasoiko erakusketa handiak San Telmo Museoan. Goya beltza. Motherwell beltza erakusketak 37.000tik gora bisita jaso ditu inauguratu zenetik, eta ia 30.000 lagunek ikusi dute Modernitatea marraztu 1864-1968 udako hilabeteetan.

Azken erakusketa honi lotuta, Leyre Bozal Chamorro komisarioak Dibujar la modernidad: el oficio de vivir hitzaldia eskainiko du irailaren 17an, eta familiei zein publiko helduari zuzendutako ikastaro bana ere izango dira hil honetan. Nagore Legarretaren eta Josu Marotoren eskutik izango dira jarduerak baina, edozein modutan, bietarako tokiak beteta daude.