Web mapa
Hizkuntzak

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak eta Munduko Medikuek sari berezi bat sortu dute Luis Valtueña Argazkilaritza Humanitarioko 30. Nazioarteko Sariaren baitan, 2027ko apirilaren 9tik 16ra bitartean egingo den Giza Eskubideen 24. Zinemaldiko kartel ofizial bihurtuko den argazkia aukeratzeko.

Giza Eskubideen 23. Zinemaldia
Argazkia: Floro Azqueta

Sari hau (1.500 €) argazki bakar bati emango dio zinemaldiak, zehazki, Luis Valtueña Saria irabazi duten lau argazki serieetako bati, 2027 edizioko irudia izateko. Luis Valtueña Sariaren epaimahaiak eta Giza Eskubideen Zinemaldiko ordezkariek hartuko dute erabakia.

Desberdintasunak, giza eskubideen urraketak, bidegabekeria-egoerak eta horiei aurre egiten laguntzen duten erantzunak ikusarazten dituzten argazkilaritzako lan dokumentalak eta fotokazetaritzakoak saritu eta ezagutzera emateko helburuz sortutako sariak Luis Valtueñari eta Munduko Medikuak erakundeko beste hiru kooperanteri omenaldia egiten die. Ruandan (1997) eta Bosnian (1995) hil zituzten haiek, gatazka armatuetan biktima zibilei laguntzen ari ziren bitartean. Deialdiak giza duintasunarekin, eskubideen defentsarekin eta eraldaketa sozialarekin konprometitutako begirada bat sustatu nahi du argazkilaritzaren bitartez, gaixotasunik txarrena, bidegabekeria, desagerrarazten laguntzeko helburuz.

Lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek 5 eta 10 irudi bitarteko argazki serie bat aurkeztu beharko dute uztailaren 20tik urriaren 11ra, Picter plataformaren bidez (app.picter.com).

Informazio gehiago eta oinarriak: premioluisvaltuena.org