Web mapa
Hizkuntzak

Zinemaldiaren ohorezko saria apirilean jasoko duen zinemagileari eskainitako erakusketa martxoaren 2tik maiatzaren 4ra bitartean egongo da zabalik.

Carmen Castillo, Txiletar erbesteratu bat
© Elisa Lipkau

Erakusketa Imma Merino kultur kazetari eta zinema kritikariak komisariatu du, Carmen Castillo (Santiago, Txile 1945) zinemagile dokumentalista eta idazlearen erbestealdiaren inguruko ibilbidea da. MIReko (Movimiento de Izquierda Revolucionaria) militantea, 1973ko irailaren 11n Salvador Allende Castilloren gobernu legitimoa boteretik kendu zuen kolpearen ondorioz, sasian ibili zen eta diktaduraren aurka borrokatu zen. DINak 1974ko urriaren 5ean Miguel Enriquezekin partekatzen zuen etxea eraso eta hau hil zuten. 1974ko urriaren 5ean DINAk Miguel Enriquezekin konpartitzen zuen etxea eraso zuen arte, bertan berau hil zutela. Atxilotua, Txiletik kanporatua izan zen eta erbestealdi luze bat hasi zuen, Parisen bizitzen jartzera eraman zuena.

Demokraziaren itzulerarekin, noizbehinka itzuli da bere herrialdera, baina erbesteratua sentitzeari ez dio inoiz utzi. Erakusketa “memoria historikoari buruzko” bere dokumentalen zati esanguratsuenekin (La Flaca Alejandra eta Calle Santa Fe) eta bere liburuekin: Un día de octubre en Santiago, Ligne de fuite, Santiago-París, El vuelo de la memoria (Monica Echevarria, bere amarekin batera idatzitakoa); osatzen da. Bere eta besteen testuak, beste dokumentu eta elementuez gain, oihartzun unibertsala duen esperientzia pertsonal baten berri ematen dute.

Carmen Castillo Donostiara etorriko da apirilaren amaieran Giza Eskubideen 20. Zinemaldiaren (apirilak 21-28) Saria jasotzera. Bere bizitzan eta lanbidean egin duen ibilbidea aitortzen dion sari hau Victoria Eugenia Antzokian jasoko du apirilaren 21ean, zinemaldiaren inaugurazioko ekitaldian.

Apirilaren 22an, larunbata, zinemagileak solasaldi bat eta erakusketarako bisita gidatu bat eskainiko ditu.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:30
  • Larunbatak eta zubiak: 10:00 - 14:00 / 16:30 – 20:00
  • Igandeak eta jaiegunak: cerrado