Web mapa
Hizkuntzak

Gaurtik aurrera ikastetxeek izena eman dezakete Zinemaldiak haur eta gazteei urtero eskaintzen dizkien proiekzioetarako. Giza eskubideen inguruko hausnarketa lantzeko, ikastetxeei Kurrin, Dounia eta Alepoko printzesa eta 20.000 especies de abejas pelikulen eskaintza luzatzen da. Proiekzioak Antzoki Zaharrean izango dira, apirilaren 8tik 19ra goizeko 10:00etan.

Dounia eta Alepoko printzesa
Dounia eta Alepoko printzesa

Eskaintza doakoa da eta www.donostia.eus webgunearen bidez eman dezakete ikastetxeek izena martxoaren 15era arte.

Urtero bezala, Giza Eskubideen Zinemaldiak filmak lantzeko gida didaktikoak prestatu ditu. Proiekzioak ikusi aurretik eta ondoren haur eta gazteak giza eskubideen inguruan sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da helburua.

Filmak:

  • Kurrin (72 min) Euskaraz

Adina: 4-7 urte
Sinopsia: Babsek, 9 urteko neskato batek, Kurrin izeneko txerritxo bat jaso du aitonaren opari gisa. Gurasoak konbentzitu ditu txerritxoa mantendu ahal izateko, honek txakur adiestramendu bat jarraitzeko baldintzarekin. Txerritxoak bere bizitza osoa eta bere familiarena aldatuko du, baina gauzak okertzen hasiko dira ustekabean...
Trailerra

  • Dounia eta Alepoko printzesa (73 min) Euskaraz

Adina: 8-11 urte
Sinopsia: Esku ahurrean hazi batzuk hartuta, 6 urteko Douniak Alepo hiritik alde egingo du. Alepoko printzesaren laguntzaz mundu berri batera abiatuko da, erronkaz beteta egongo dena. Animazio atmosferiko eta onirikoa, soinu-banda oso iradokitzailea duena eta Marya Zarif artista eta idazlearen ipuin batean oinarrituta. Siriako familia baten ihes eta erbesteratzearen esperientziara hurbiltzen gaitu filmak, neskato baten begiradatik. Bere beldurra eta ulertezintasuna sentituko ditugu, baina baita bere itxaropena ere.
Trailerra

  • 20.000 especies de abejas (129 min) Gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez

Adina: 12 urtetik gora
Sinopsia: Cocó, zortzi urtekoa, ez da moldatzen besteek berarengandik espero dutenaren aurrean, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote behin eta berriz, baina ez du bere burua izen horretan ezagutzen. Amak, Anek, oporrak aprobetxatuko ditu hiru seme-alabekin bere amaren etxera joateko. Bertan bizi dira Lita ama eta Lourdes izeba, erleen hazkuntzan murgildua. Beren bizitzak aldatuko dituen uda honek beren zalantzei eta beldurrei aurre egitera behartuko ditu hiru belaunaldi oso desberdinetako emakume horiek.
Trailerra

Inskripzioa

Informazio gehiago: 610 743 432 / [email protected]