Web mapa
Hizkuntzak

San Telmo Museoak Aranzadiren 46. Etnografia Jardunaldiak hartuko ditu datorren astean. Edizio honetantik aurrera, Fermin Leizaola etnografia jardunaldiak izena izango dute, 50 urtez artzainen oroimena zaindu eta Euskal Herriko kultura materiala ikertu duen etnografoaren oroimenez.

Suberri Matelo, Susana Soto, Maite Errarte, Xabier Kerejeta Erro
Aranzadi Zientzia Elkartea

Hain zuzen ere, jardunaldiak hasi bezperan, azaroaren 10ean, San Telmo Museoak eta Donostiako Udalak Fermin Leizaolaren omenezko ekitaldi bat antolatu dute, haren ibilbide profesionala aitortzeko eta etnografoak San Telmorekin hamarkada askotan izan duen harreman estuaren erakusgarri. Gonbidapenak eskuragarri daude webgunean.

Aste etnografikoa San Telmo Museoan egingo da, hilaren 11tik 14ra, 19:00etan, sarrera librearekin lekuak bete arte. Gainera, 12tik 14rako saioak, hitzaldiak denak, streaming bidez jarraitu ahal izango dira museoaren youtube kanalean. Gaztelaniaz egingo dira, 13koa izan ezik, euskaraz izango baita: