Web mapa
Hizkuntzak

Hilabete besterik ez da falta Aste Nagusia eta, horrekin batera, lehiaketa gastronomiko herrikoiak iristeko. Duela gutxi sortu da “Familan Sukaldatzen” lehiaketa gastronomikoa. 2023an bigarren edizioa egingo da, Eroskiren babesarekin eta BCC Culinary Club eta CC Garberaren laguntzarekin. Lehiaketa 2-4 lagunez osatutako taldeei zuzenduta dago. Horietatik % 50, gutxienez, 8-14 urtekoak izango dira, eta gainerakoak, 1 edo 2 pertsona, 14 urtetik gorakoak. Abuztuaren 18an, Aste Nagusiko ostiralean, ospatuko da lehiaketa, Gipuzkoa plazan, 18: 00etatik aurrera.

Iazko parte-hartzaileak
Iazko parte-hartzaileak

Oinarriak ikustea eta izen-ematea online egin daiteke (https://astenagusia.donostiakultura.eus/eu/parte-hartu), dagokion formularioa betez edo Eroski supermerkatuetan, uztailaren 21a baino lehenago.