Hizkuntzak
Eureka, Inauterietako jantzien diseinuaren VII. saria
Atzo gauean, Ilunben 2026ko Konpartsen aurkezteko ospatutako ekitaldian, Inauterietako jantzien diseinuen VII. Saria eman zen. Eureka konpartsa, "Tierra de Faraones" izeneko gaiarekin irabazlea suertatu zen; haien atzetik eta bigarren posizioan Fantasy konpartsa, "Baile de dragones" eta bukatzeko, Fama konpartsa "La vuelta al mundo en 80 días" gaiarekin hirugarren postuan geratu zen.
Aipatuko Saria, Donostia / San Sebastián Festak-ek antolatu zuen, Garbera merkataritza zentroaren babesarekin eta San Sebastián Shopsen laguntzarekin. Sari gisa, Donostiako oihal dendetan erosteko 2.000€ko txartela irabazleentzako eta 1.000€ko bi txartel bigarren eta hirugarren sailkatuentzat.
Ekitaldia bukatu orduko, Nuria Vegasek, Garbera Merkataritza zentroko jerenteak, Sara Zamorano Senderosek, 2026ko Momo jainkosak, Jon Insausti Maisterrenak, Donostiako alkateak, Ana López Loiartek, Festak-eko jardueretako zinegotziak, Laura Chamorrok, San Sebastián Moda Festival-eko zuzendariak, Nerea Rodríguezek, San Sebastián Shops-eko jerentea, Gemma Gonzálezek, Ladyred Producciones - Kultura promotoreak eta Emma Larretak, Hiritar Merezimenduaren Domina 2026
