Hizkuntzak
Gipuzkoako Eskualde Etxeen eskutik hitzaldiak Okendon
Maiatzaren 7an abiatuko da Gipuzkoako Eskualde Etxeen Federazioarekin batera antolatutako hitzaldi zikloa. Jarduera guztiak gaztelaniaz izango dira, Okendo Kultur Etxean, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, maiatzeko astearteetan eta ekaineko lehenean. Aurtengo hizlariak Teresa Cascudo, Carlos Coto, José Luis García Ruiz, Mario García Martínez, Ezequiela Albarrán García eta Soledad Ruz izango dira.
Hona hemen hitzaldiak kronologikoki zerrendatuta:
- Maiatzaren 7an, La colaboración artística de "ensueño" entre María Lejárraga-Martínez Sierra y José María Usandizaga, Teresa Cascudo.
- Maiatzaren 14an, El patrimonio que no se ve, Carlos Coto.
- Maiatzaren 21ean, El expolio artístico de Castilla y León, José Luis García Ruiz, Mario García Martínez.
- Maiatzaren 28an, Diego García de Paredes: El Hércules y Sansón de España. El Sansón extremeño, Ezequiela Albarrán García.
- Azkenik, ekainaren 4an, El flamenco, mis raíces y mis alas, Soledad Ruz.