Hizkuntzak
Feminismoa eta Franco, apirileko Erronkak sailean, museoan
Gaurtik hasita, aktualitate betean dauden gaien inguruko hitzaldiak izango ditugu apirilean San Telmo Museoaren Erronkak programaren barruan.

Gaur, apirilak 2, Rosa Cobo Bedia idazle eta feministak La ficción del consentimiento sexual hitzaldian adostasunaren kontzeptuak feminismoaren barruan sortzen duen eztabaidaren gakoak aztertuko ditu.
Feminismoaren alorrekoa izango da hilaren 9ko hitzaldia ere. Lourdes Lorentek biktimizazioaren bizipenari buruz hausnartuko du Una victimización: quién, qué, cuándo, dónde, por qué saioan. Lorente gizarte langilea da eta aditua bikote gatazketan.
Francisco Franco hil zela 50 urte bete diren arren, aktualitate izaten jarraitzen du egunotan gizarte eta politika arloko hainbat eztabaidaren muinean daudelako diktadura bera eta haren ondorioak. Horretaz hitz egitera etorriko da museora apirilaren 3an Julián Casanova historialaria. La paz de Franco hitzaldia eskainiko du. Besteak ez bezala, hitzaldi honetarako sarrera gonbidapenarekin izango da. Horiek saioa hasi baina ordubete lehenago eskuratu ahal izango dira museoko leihatilan. Pertsona bakoitzak, gehienez, 4 sarrera hartu ahal izango ditu.
Hitzaldi guztiak museoaren Youtubeko kanalean jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Erronkak programa
Museoaren Erronkak programak gaurkotasuneko gaiei buruzko pentsamendu kritikoa, hausnarketa eta elkarrizketa sustatzea du helburu.
Ikusi Erronkak saileko programazioa datozen hilabeteetarako.