Web mapa
Hizkuntzak

Giza Eskubideen 19. Zinemaldiko En el ombligo – Diarios de guerra y paz en Colombia erakusketa irekita egongo da apirilak 1etik maiatzak 31era Fnac Donostian.

"En el ombligo – Diarios de guerra y paz en Colombia" erakusketa
"En el ombligo – Diarios de guerra y paz en Colombia" erakusketa

Fnac – Salamandra Graphic XIV. Saria irabazi zuen nobela grafikoaren sortze-prozesuaren erakusketa bat antolatu du Fnacek. Bake Akordioaren ondoren Kolonbian izandako indarkeriari eta gatazka sozialari buruzko kazetaritza grafikoko ariketa zirraragarria, Gala Rocabert Navarrok eta Anna-Lina Mattarek egina.

Kazetaritza grafikoaren eta landa-ikerketaren artean, komikiaren potentzialaz baliatuz, En el ombligok Gala soziologo katalanaren bidaia dokumentatzen du; gerrillari ohien kanpamentu batera egindako bidaia, Kolonbian 2016ko Bake Akordioa sinatu ondorengo hiru urteetan.

Pondoresen (La Guajira) lan fisikora, diziplinara eta gerraren oinazera ohituta dauden lurralde bat eta lankideak ez ezik, naturarekin erlazionatzeko, lan egiteko eta komunitatean eraikitzeko beste modu batzuk ere aurkitzen ditu Galak.

Gala Rocabert Navarrok idatzi eta Anna-Lina Mattarek ilustratutako nobela gurutzaketen eta kontraesanen obra bat da, mundua eta besteen balioak ezagutzeko premia aztertzen duena, urruneko arazo sozialen aurrean jarrera bat har dezagun, eta bidezko memoria historiko bat eraikitzeko helburuz.