Hizkuntzak
Donostiako Inauterietako gaurko desfilea bertan behera
Agintari eskudunek alerta horia ezarri dutenez haizeagatik inauterietako desfilean (15:00etatik 24:00etara), Antolakuntzak desfile hori karrozen parte-hartzerik gabe egitea proposatu dute (konpartsakideak eta megafoniak bakarrik).Proposamen horren aurrean, konpartsek nahiago izan dute gaurko desfilea ez egitea, eta biharko eguraldi iragarpenak onak direnez, bihar baldintzarik onenetan egitea, eta horrela, Donostiako publikoari hilabeteetan egindako lan guztia erakutsi ahal izango zaio.