Web mapa
Hizkuntzak

Lau mural egingo dira auzoan irailaren 15etik urriaren 1era bitartean.

Zësar Bahamonte lanean

Donostia Apain proiektuaren laugarren edizioak, esan bezala, Bidebieta izango du ardatz, Altza, Loiola eta Martutene aurrez izan ziren bezala.

Lanen antolaketa Intxaurrondo Kultur Etxetik koordinatzen da eta beste behin, Zaldi Urdinaren aholkularitza artistikoarekin gauzatu da artisten hautaketa.

Hiru artista nabarmenen artearekin aberastuko da auzoa eta bakoitzak bere ikuspegi eta sormen propioa irudikatuko du Bidebietako beste lau toki adierazgarritan: Kontadores eraikinean, kiroldegian, frontoian eta auzoko fatxada pribatu batean.

Zësar Bahamonte sevillarra, Xoana Almar konpostelarra, Sandra Garayoa eta Zebrak kolektibo donostiarrak  irailaren 15ean hasiko dira lanean eta urriaren hasierarako amaitzea espero da.

Donostia Kulturak lanen eboluzioari buruzko berriak jakinaraziko ditu bere sareetan eta azken emaitza prentsari aurkeztuko dio.