Hizkuntzak
Doako sarrera eta programazio berezia asteburuan San Telmon, Museoen Eguna ospatzeko
Maiatzaren 18an ospatzen da Museoen Nazioarteko Eguna (MNE), 1977an ICOMek (International Council of Museums) bultzatutakoa, museoek gizartearen garapenean duten zereginari buruz jendea sentsibilizatzeko asmoz.
Aurten, MNEren gaia "Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari diren komunitateetan" da. Lelo honek gonbidatzen gaitu pentsatzera zein den museoen zeregina ondare immateriala babesteko, gazteen energia aprobetxatzeko eta teknologia berrietara egokitzeko orduan.
San Telmok asteburu osora zabaldu du ospakizuna eta eskaintza berezia prestatu, hainbat jarduerarekin.
Maiatzaren 17 eta 18rako prestatutako jarduerez gain, egun honen harira San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak aurten egingo duen ekarpena ere aipatu nahi dugu. Museoak bere bildumako pieza baten ikerketa eta zahaberritzea egingo ditu eta horren kostuaren zati bat bere gain hartuko du elkarteak. Pieza XX. mende hasieran jasotako dohaintza bat da, Kristoren zigorkatzea, kobre gaineko olioa, 92 x 114 cm.koa.
