Web mapa
Hizkuntzak

2024ko dFERIA arte eszenikoen orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketarako eta eztabaidarako topagunea izan zen. Zehazki, bi azterketa-mahai egin ziren, bata antzerkian eta bestea dantzan oinarritua, eta bietan esparru bakoitzeko ordezkari esanguratsuak egon ziren arazo komunei buruz eztabaidatzen.

Topaketaren irudi bat
© Gorka Bravo

El teatro, patrimonio y herencia común en la era de la inteligencia artificial mahaian honako hauek parte hartu zuten: Bogotako Antzoki Nagusiko zuzendaria, Ramiro Osorio; dramaturgoa eta SGAEko arte eszenikoen zuzendari instituzionala, Ana Graciani; Biennale de Veneziaren ordezkaria; Gianni Forte; AECIDeko kultura zuzendaria, Santiago Herrero; Pentacióneko presidentea, Jesús Cimarro; Teatro Cuyáseko zuzendaria, Gonzalo Ubani; Santarcangeloko Jaialdiaren ordezkaria, Mónica Sartini eta Paco Negro, eszena zuzendaria.

Eta ¿Por qué es necesario programar danza? mahaian, María Pagés, Daniel Abreu, Iratxe Ansa eta Goyo Montero koreografoak; Patricia Guerrero, Andaluziako Ballet Flamenkoaren zuzendaria eta Paraskevi Tektonidou, Atenasko Jaialdiaren ordezkaria.

El Arbi El Harti espainiar literaturako katedradun, poeta eta antzerkigileak zuzendutako topaketa hau Fuenlabradako María Pagés Koreografia Zentroarekin elkarlanean burutu zen.

Deskargatu dokumentua:Hausnarketa mahaiak