Web mapa
Hizkuntzak

Inmigrazioaren alderdi ezberdinen inguruan sakontzeko, Demografia erronka: migrazioak hiru saioko zikloa antolatu dute San Telmo Museoak eta Jakiundek, urrian zehar solasaldiak eskainiko dituzten adituak bilduko dituena. Gainera, honen osagarri gisa Gari Garaialderen argazki erakusketa egongo da ikusgai. Biak, zikloa eta erakusketa, egungo gizartearen erronkei buruzko lan ildoan kokatzen dira.

Migranteak tren geltoki batean
Gari Garaialde

Atzerritar jatorriko immigrazioa gure gizartearen egiturazko errealitatea da, eta euskal gizarteak lehendik zuen aniztasuna indartzen du. Sarritan, immigranteen presentzia eztabaida gai bihurtzen da, politizazioaren eta kriminalizazioaren mende dago, baina bere gizarteratzea funtsezkoa da Euskal Herria inklusiboa eta berdintasunezkoa eraikitzeko. Egoera horri erantzuteko dugun gaitasunaren araberakoa izango da etorkizunean izango dugun gizarte mota, ez erabilera aldetik, baizik eta gizatasunaren eta justiziaren aldetik.