Web mapa
Hizkuntzak

Cosplay fikziozko pertsonaia bati bizitza ematean datza —anime, bideojoko, komiki edo zinemakoa— jantzien, karakterizazioaren eta, askotan, interpretazioaren bidez. Ez da bakarrik mozorrotzea: istorioa kontatzeko gorputza erabiltzea da.

Cosplay: grimorios y trampantojos

Cosplay: Grimoriak eta iruzurrak. Hastapen lantegi bat

Cosplayer profesional batek (@ainari97) emango duen sei orduko lantegi monografiko honetan, modu kolaboratibo eta partekatuan ikasiko ditugu cosplayren oinarriak, filosofia, materialak, bideak eta praktika horretan murgiltzeko aukerak. Narratiben eta pertsonaien eraikuntza horren barruan garrantzi handia hartzen dute osagarriek.

Lantegi honetan, objektu fisiko jakin baten osagarri batek oso bestelako bat ezkuta dezakeela ikusiko dugu, cosplay konbentzioetara animatzen direnei bizitza errazago egingo diena.

Lantegia Medialab Tabakalerak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin eta animeri eskainitako Animedon bere sailarekin duen lankidetzaren esparruan garatuko da.

Urriak 24 / 10:30-17:30. Egun osoko lantegia denez, bazkaria barne dago. Prezioa: €10

Informazio gehiago: Medialab TBK