Hizkuntzak
Cecilia Bartolomé zikloa
Urriaren 16an hasiko da Antzoki Zaharrean Cecilia Bartolomé zuzendariari eskainitako zikloa, ¡Vámonos, Bárbara! (1978) filmaren proiekzioarekin.
Azken urteotan, Emakumeek Egindako Zinemaz Jardunaldiek hainbat emakume zinemagileren lana aurkeztu diote publiko donostiarrari; honako hauena, beste askoren artean: Delphine Seyrig, Margarethe Von Trotta, Ida Lupino, Jane Campion, Kinuyo Tanaka eta Márta Mészáros.
Donostiako Emakumeen Etxea Elkartea, Donostia Kultura eta Tabakaleraren eskutik, aurten Antzoki Zaharrean eta Tabakaleran, Cecilia Bartolomé zinemagile espainiarrak zuzendutako hiru pelikula ikusi ahal izango dira:
- urriak 16 / 19:00 / Antzoki Zaharra
¡Vámonos, Bárbara! (1978)
Demokraziarako trantsizio politikoa deiturikoaren esparruan emakumeen eskubideak jorratzen aitzindaria den filma.
- urriak 17 / 19:00 / Antzoki Zaharra
Después de... 1ª parte - No se os puede dejar solos (1981)
1979 eta 1980 bitartean filmatua, demokraziarako trantsizioan azaleratzen diren sentimenduetan sakontzen du. 1983ra arte ezin izan zen ikusi.
- urriak 18 / 19:00 / Tabakalera / Aurkezpena: Cecilia Bartolome
Margarita y el lobo (1969)
Margaritak eliz-epaile bati aurre egiten dion ezkontza-banaketaren epaiketan. Elizako epaile batek ezartzen du gorputzak eta ondasunak bakarrik bereiztea izango dela; Ezkontza bizitza osorako da. Egun bete horretan zehar, bere iraganeko bizitza nolakoa izan den ikusiko dugu musika-zenbakien bidez lotzen diren oroitzapen zatituen bidez.