Web mapa
Hizkuntzak

Bermeoko eskifaiak 21:01,40ko denboran gelditu du erlojupekoa eta, horrela, garaipena lortu du gaur arratsaldean Kontxako uretan jokatu den gizonezkoen sailkatze estropadan.

Aurtengo kartelaren xehetasuna

Bermeotarren atzetik, Orio Orialki (21:11,04), Zierbena Bahías de Bizkaia (21:13,94), Orsa Hondarribia (21:22,82), Getaria (21:23,64), San Juan - CMO Valves (21:29,08) eta Lekittarra - Elecnor (21:29,46) izango dira, Naiz Homes Donostiarrarekin batera, datozen bi igandeetan Kontxako Bandera irabazteko lehiatuko diren tripulazioak.