Hizkuntzak
Bai Euskarari Ziurtagiriaren 25. urteurren ospakizuna San Telmo Museoan
Ekainaren 18an izango da Bai Euskarari Sarien banaketa museoan eta Ziurtagiriaren 25. urteurrena izanik, ekitaldi berezia izango da. Bertan, Bai Euskarari elkartearen historia, ibilbidea eta ekarpenaren balioa nabarmentzeaz gain, Bai Euskarari Laguna saria berreskuratuko da San Telmo Museoarekin elkarlanean.
Saria nori eman erabakitzeko, herritarren proposamenak jaso nahi ditu Bai Euskarari Elkarteak. Proposamen horiek egiteko eta ekitaldira bertaratzeko, elkartearen web atarian duzue informazio guztia.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren 25. urteurreneko ekitaldia, ekainaren 18an, 19:00tan izango da San Telmo Museoan.
