Web mapa
Hizkuntzak

2026ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldiak sailkapenaren buruan utzi ditu Donostia Arraun Lagunak (10:49,68) - emakumezkoen modalitatean - eta Orio Orialki (19:51,60) - gizonezkoen modalitatean -, eta postu ezin hobean bigarren eta behin betiko jardunaldiari begira.

Orioko trainera
Emakumezkoen modalitatean, Donostia Arraun Lagunak izan da ontzirik azkarrena, eta aurrerapauso garrantzitsua eman du Bandera irabazteko helburuan. Donostiarrek txapelketako lehen igande honetan erregistro onena lortu izanak ematen duen konfiantzarekin egingo diote aurre jardunaldi erabakigarriari. Donostiarrekin batera, Tolosaldea (10:58,86), San Juan - CMO Valves (11:00,22) eta Astillero Eneryt Servicios (11:00,42) egongo dira Ohorezko Txandan.
 
Gizonezkoen modalitateari dagokionez, Orio Orialki (19:51,60) nagusitu da lehen jardunaldi honetan, nahiz eta Naiz Homes Donostiarra (19:54,70) oriotarrengandik hiru segundo eskasera helmugaratu den, Banderaren aldeko borroka behin betiko jardunaldirako irekita utziz. Ohorezko txanda aipatutako bi klubek eta Zierbena Bahias de Bizkaiak (20:02,70) eta Orsa Hondarribiak (20:14,94) jokatuko dute
 

Euskarazko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 7an irekiko da, 16:00etan