Web mapa
Hizkuntzak

Donostia Arraun Lagunak-eko emakumezkoen eskifaiak (10:29,20) eta Zierbena Bahías de Bizkaia taldeko gizonezkoenak (18:59,26) garaipena lortu dute 2025eko Kontxako banderaren lehen jardunaldian.

Aurtengo kartela
Emakumezkoen modalitatean donostiarrak Tolosaldearen (10:39,20), Orio Orialkiren (10:40,04) eta Zumaia Deltecoren (10:45,10) aurretik iritsi dira; lau traineru hauek osatuko dute bigarren jardunaldiko Ohorezko Txanda. Lehen txandan Astillero Eneryt Servicios, Nortindal Donostiarra, Hibaika Jamones Ancín eta Hondarribia Bertako Igogailuak arituko dira.
 
Gizonezkoen modalitateari dagokionez, galipoek Orio Orialki garaitu dute, oriotarrek 3 segundoko zigorra jaso baitute ohartarazpen bikoitz baten ondorioz, eta Zierbenatik 10 ehunenekora geratu dira (18:59,36); hirugarren postuan Bermeo sartu da (19:05,44) eta Naiz Homes Donostiarrak laugarren postua lortu du 19:15,06ko denborarekin. Getaria, Orsa Hondarribia, San Juan - CMO Valves eta Lekittarra - Elecnor izango dira aurrez aurre datorren igandeko lehen txandan.