Web mapa
Hizkuntzak

Otsailaren 10etik 13ra bitartean izango dira San Telmo Museoan XXIV. Arkeologia Jardunaldiak, Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta, San Telmo Museoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Ikerketa arkeogenetikoan ari direnen esku eta tresnen irudia

Jardunaldi hauen helburua da gure lurraldean egiten diren ikerketa arkeologikoak argitara ematea, gai oso desberdinei buruzko hitzaldien bidez, eta, horrez gain, arkeologia bezalako diziplina zientifikoari balioa ematea.

Saio guztiak 19:00etan izango dira San Telmo Museoan, sarrera librearekin lekuak bete arte, eta denak zuzenean emango dira museoaren Youtube kanalean.

Egitaraua

Eduardo Góes Neves Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketan

Eduardo Góes Nevesek Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketan parte hartu du, apirilaren 12ra arte San Telmo Museoan ikusgai dagoena. Bertan, arkeologo eta etnologoak erakusten du nola sortu duten Amazonia bertako herriek, ez baita inoiz oihan birjina izan. Are gehiago, eskualdea munduko zonalde jendetsuenetarikoa zen europarrak hara iritsi zirenean. Era berean, antzinako kultura duen lurraldea da, bertako komunitateak naturarekin zuzenean loturik bizi izan direna.

San Telmo Museoak antolatua eta Centre de Cultura Contemporània de Barcelona - CCCB-k ekoitzia, erakusketak Amazoniako kulturari begirada korala eskaintzen dio eta bertako ahotsak aldarrikatzen ditu, artea, pentsamendua, edota zientzia oinarri hartuta, naturarekin bizitzeko eta erlazionatzeko beste modu batzuk planteatzen dituztenak.