Web mapa
Hizkuntzak

Loiolako Erriberako Oroimenaren Lorategia eta Iesu eliza argituko ditu jaialdiak. Ikusgai izango da ostiraletik larunbatera 20:00etatik gauerdira bitartean.

ARGIARTEAN_Prentsa aurrekoa 2

Argiartean argi-artearen esparruko laborategi bat da, diziplina eta profil desberdinetako artistek lan esperimentalak sortu eta erakusteko. Jaialdi esperimentalaren hirugarren edizioak light-art instalazioak, proiekzio monumentalak eta zuzeneko emanaldiak aurkeztuko ditu.

Donostiako kultur etxeen sarearen ekimena da eta Xabier Lozano eta Edorta Subijana ditu komisario. Lorategiak eta elizak arte instalazioak eta emanaldi programazio heterogeneoa bezain dinamikoa hartuko dituzte, non musika, poesia eta bideo-artea argiztapenarekin lotura estuan jarriko diren. Bi foodtruckeen produktuak eta Gross garagardoa dastatzeko gune bat ere egongo da.

Programa ondorengoa da:

Zuzeneko emanaldiak

  • Ostirala, urriak 6, 20:00etan JAIME DE LOS RÍOS + ÁLVARO TURRIÓN, 21:00etan MAGIA BRUTA, 22:15ean INSTRÜMENTAL (JAVI P3Z + IBON ERRAZKIN) eta 23:00etan DISTOPÍA MUTANTE: LAPONITE XLG y SABIWA+ NATHAN L.
  • Larunbata, urriak 7, 20:00etan LUMI + NAGORE LEGARRETA, 21:15ean TMATNB+DESILENCE, 22:30ean ZABALA eta 23:30ean PABLO CASARES.

Arte-lanak eta egileak

Iesu eliza barnean:

• REFLECTIONS - GHEADA
• FITA LUX - JUAN AIZPITARTE
KROMA - ARGIARTEAN LABORATEGIA
SALA DE SALAS - SYNERGYS + ZINE- LAB

Orimenaren Lorategian:

BEGIEKIN PIZTEKO HITZAK- FERNANDO BERNÚES + HARKAITZ CANO
UPCYCLE - JULIO GARCÍA
• WAVES - DAVID ALKORTA
FRAME BY FRAME - JAIME DE LOS RÍOS
OBJETO ESPECULAR - CARLOS SOLANO
LAMPYRIDAE - DIEGO SOLOGUREN