Web mapa
Hizkuntzak

Otsailaren 13tik 17ra burutuko dira XXII. Arkeologia Jardunaldiak, Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatzen dituenak San Telmo Museoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

"Mujeres e infancia en la arqueología" hitzaldiarekin lotutako irudia

Aurtengo edizioan hainbat gai landuko dituzte adituek, guztiak unean uneko azken ikerketa arkeologikoekin lotuak; hilaren 16an, gainera, Néandertal dokumentalaren proiekzioa ere egingo da (David Geoffroy, 2018).

Hitzaldiak San Telmo Museoan izango dira, 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da lekuak bete arte. 13ko, 14ko eta 15eko saioak streaming bidez eskainiko dira museoaren youtube kanalean.

Hau izango da programazioa:

Familientzako tailerrak

Jardunaldiekin lotuta, familientzako tailerrak antolatu ditugu otsailaren 3an, 17an eta 24an.