Hizkuntzak
San Telmok Animadeba OFF hartuko du hilaren 15ean
Gaur aurkeztu dute San Telmo Museoan Animadeba Nazioarteko Animaziozko Zinema jaialdiaren 2026eko edizioa, Deban izango dena irailaren 9tik 12ra.
Edizio honetan animazio analogikoaren eta artisau-animazioaren aldeko apustua egingo dute eta izen nagusietako bat Theodore Ushev izango da, nazioarteko aitortza duen zuzendari eta artistak jaialdian parte hartuko baitu.
Beste urteetan bezela, San Telmo Museoak Animadeba OFF saioa hartuko du irailaren 15ean, jaialdia bukatu ondoren. Emanaldi honetan aurkeztuko diren film laburrak Zuzendari Berriak EHU sailekoak izango dira, eta hainbat herrialdetako hamar film labur lehiatuko dira epaimahaiaren saria eskuratzeko. Atal honetan proposamen berritzaileak, desberdinak eta ikuspegi apurtzailekoak izango dira.
