Hizkuntzak
Maiatzaren 9an abiatuko da Altzako XI. Naturaldia
Maiatzaren 9an hasiko da Altzako XI. Naturaldia, eta aurrekari gisa Txoriak begibistan erakusketa izango da ikusgai maiatzaren 2tik aurrera Tomasene Kultur Etxean.
Aurten ere, hainbat jarduera antolatu dira auzoaren inguruak ibilaldien bitartez ezagutzeko helburuarekin eta horretarako, ingurumenaren, paisaiaren, geologiaren, botanikaren, faunaren eta historiaren aldetik intereseko diren hainbat gunetan geldialdiak egingo dira.
Hona hemen Aranzadi Zientzia Elkartea, Altzako Historia Mintegia, Plus 55 eta Donostia Kulturaren artean prestaturiko programa:
- Maiatzak 2 - Ekainak 28: Txoriak Begibistan (Josemari Gimón) erakusketa. Tomasene Kultur Etxea. Ekainaren 11ean, Bisita gidatua eta proiekzioa izango dira argazkilariaren eskutik.
- Maiatzak 9: Altzatik abiatutako ibilbideak, Altzako Berdeguneak (Marko Sierra). Elkargunea: Casares-Tomasene K.E., 9:30.
- Maiatzak 10,17: Arte eta natura haurrentzako tailerra. 17:30.
- Maiatzak 16: Enarak: ¡Ven a conocer más sobre las golondrinas! Hitzaldia Maite Lasoren eskutik. Tomasene K.E. 19:00.
- Maiatzak 20: El Olivo (Icíar Bollaín) filmaren proiekzioa. Tomasene K.E. 17:30.
- Maiatzak 23: Altzatik abiatutako ibilbideak, Gaintxurizketa-Beloagako Gaztelua-Arragua. Elkargunea: BUS E-20 (8:25 Donostia - 8:30 Herrera - 9:55 Gaintxurizketa), 17:30.