Hizkuntzak
Altzako X. Naturaldia maiatzean zehar
Maiatzaren 11n hasiko da Altzako X. Naturaldia, eta aurrekari gisa Altza eta natura. 10.urteurrena erakusketa izango da ikusgai maiatzaren 2tik aurrera Tomasene Kultur Etxean.

Aurten ere, hainbat jarduera antolatu dira auzoaren inguruak ibilaldien bitartez ezagutzeko helburuarekin eta horretarako, ingurumenaren, paisaiaren, geologiaren, botanikaren, faunaren eta historiaren aldetik intereseko diren hainbat gunetan geldialdiak egingo dira.
Hona hemen Cristina Enea Fundazioa, Altzako Historia Mintegia eta Donostia Kulturaren artean prestaturiko programa:
- Maiatzak 2-31 - Altza eta natura X. urteurrena erakusketa. Tomasene Kultur Etxea.
- Maiatzak 11 - Caminos desde Altza. Elkargunea: Herrerako topo geltokia, 8:20.
- Maiatzak 11 - ¿Por qué gustan las flores? Del arte a la ciencia hitzaldia. Carlos Calvino.19:00.
- Maiatzak 12 - Arte eta natura haurrentzako tailerra. 17:00.
- Maiatzak 19 - Ibilaldi botanikoa. Marko Sierra. 17:30.
- Maiatzak 22 - Bideo foruma, Alma salvaje. 17:30.
- Maiatzak 25 - Altzatik abiatutako ibilbidea. San Martzial plaza, 9:00.
- Maiatzak 25 - Valles secretos de Gipuzkoa liburuaren aurkezpena. Joana García eta Txemi De Los Dolores. 19:00.