Web mapa
Hizkuntzak

Bost saiok osatzen dute urtean zehar Altzan gauzatuko den XXVI. Bertso Aroa. Maiatzean egingo diren bi ekitaldi azpimarratu nahi ditugu bereziki.

Andoni Egaña, Elixabete Etxandi, Alaia Martin, Aitor Bizkarra

Maiatzeko egitaraua

Maiatzaren 27anEsne Berriketan bertso saio literarioa egingo da Tomasene Kultur Etxean 19:00etan. Esne berriketan izeneko liburua idazteko Uxue Alberdi herriz herri istorioak biltzen aritu da bi urtez. Andrazkoei buruzko istorioak jaso ditu, nagusiki emakumeek kontatuak. Liburua aurkezteko zenbait bertso-saio literario antolatu dira Iban Urizar Amorante musikariarekin eta Oihana Iguaran eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin.

Maiatzaren 31an, bertso jaialdia izango da Plaza Gorrian 18:00etan. Gai jartzaile lanetan Ainhoa Urien arituko da eta lau bertsolari gonbidatu dituzte: Andoni Egaña, Elixabete Etxandi, Alaia Martin eta Aitor Bizkarra.

Altzako Bertso Aroa hiru elkartek antolatzen dute: Altzania K.E., Bizarrain Euskara Elkartea eta Altzako Bertsozaleak. Donostia Kulturaz gain, Lanku ere bada laguntzailea.

Zikloak jarraipena izango du udazkenean: 2026ko Bertso Aroa (albistea bertsoa.eus atarian).

Arantza Hernandez Ezeiza bertsopaper lehiaketa

Bizarrain Euskara Elkartearen eskutik dator Bertso Aroarekin lotura duen bertsopaper lehiaketa hau.

18 urte edo gehiagoko helduei zuzendutakoa, maiatzaren 12a arte dago lanak aurkezteko aukera

Epaia maiatzaren 15ean emango da ezagutzera eta sari banaketa maiatzaren 31ko bertso saioan egingo da.

Informazio gehiago: Altzako XVI. Arantza Hernadez Ezeiza bertsopaper lehiaketa.