Hizkuntzak
Ainitze Zumetak bere errekorra hautsi du berriro Uliako Harrian
Ainitze Zumeta Goikoetxea zarauztarrak lortu du garaipena 2025eko Uliako Harrian. 70 kiloko harria 23 aldiz altxatu du,eta, horrela, bere errekorra hautsi du proban.
Probaren palmaresa eta lortutako jasoaldiak hauexek izan dira:
- Ainitze Zumeta Goikoetxea 23 jasoaldi
- Lierni Osa Echave 21 jasoaldi
- Maddi Guesalaga Cendoya 19 jasoaldi (Olaia Esnaolak baino pisu txikiagoa)
- Olaia Esnaola Aldalur 19 jasoaldi
- Estefanía Echeveste Giraldo17 jasoaldi
- Malen Morandeira Iriondo 16 jasoaldi
- Sara Jiménez de Aberasturi Zapatero 15 jasoaldi
- Goizeder Abendibar 14 jasoaldi
- Elene Ostolaza 10 jasoaldi
Jasoaldi kopuru berdina egiten dutenean pisu gutxigo duenari lehentasuna ematen zaio.
