Web mapa
Hizkuntzak

Azaroaren 28 an Ernest Lluch Kultur Etxean Zientziaren Bide Berriak programazioaren hitzordu berri bat izango da. Silvia Bonoli astrofisikariak hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 19:00etan.

Silvia Bonoli

Vida, obra y milagros de los agujeros negros supermasivos hitzaldian, unibertsoan dauden zulo beltz handienei buruz  arituko da Silvia Bonoli, euren eraketatik hasita, bizi diren galaxiekiko harreman konplexuraino.

Silvia Bonoli astrofisikari italiarra da eta bere ikerketaren ardatza zulo beltz masiboen azterketa da. Boloniako unibertsitatean ikasketak egin eta Torontoko unibertsitatean astrofisikako masterra egin ondoren, astrofisikako doktoretza lortu zuen Municheko (Alemania) Astrofisikako Max Planck Institutuan. Zurich eta Stanfordeko Unibertsitateetan bi ikerketa-egonaldi egin ondoren, Espainiara iritsi zen 2013an, lehenik Aragoiko Kosmoaren Fisika Ikasteko Zentroan ikertzaile, eta, 2018tik, Ikerbasque ikertzaile DIPCn.

Donostia Kultura eta Donostia International Physics Center-en arteko egitasmoa da Zientziaren Bide Berriak hitzaldi zikloa eta 2012 urtean hasi zen.

Programaren helburua bikoitza da: Donostian egiten den puntako zientzia hiritarrei ezagutzera ematea eta ikerlari onenen eskutik, hiritarrei hurbiltzea eta aditzera ematea zientzia hori euren bizilekutik oso gertu ere egiten dela.