Web mapa
Hizkuntzak

San Telmo Museoak eta Arteliburu 21ek asteburu honetan, azaroaren 17tik 19ra, Artista Liburuari Buruzko VIII. Topaketak antolatuko dituzte museoan. Hiru egun horietan zehar 50 artista eta taldek baino gehiagok beren lanak erakutsiko dituzte elizan egingo den erakusketan.

Artista liburuak erakusmahai batean
Oskar Moreno

Gainera, hainbat hitzaldi egongo dira, besteak beste, aurtengo artista gonbidatuek, Julia Otxoak eta Ricardo Ugartek, eskainiko dituztenak. Horietan berariaz topaketa hauetarako sortutako lanak eskainiko dituzte. Horrez gain, ohi bezala tailerrak egongo dira familia eta gazteei zuzenduak eta baita poesia errezitaldiak ere.

Hala erakusketarako sarrera nola jardueretan parte hartzea doakoa izango da.

Programazioa San Telmon:

 

San Telmon izango diren topaketa hauek programazio zabalago baten parte dira, Arteliburu 21 elkarteak artista liburuak ezagutarazteko sortuak. Hala, urrian eta azaroan, hainbat jarduera antolatu dira Gipuzkoan zehar tokian-tokiko elkarte eta eragileen lankidetzarekin.