Web mapa
Hizkuntzak

2022ko uztailaren 15etik urriaren 30era, argazki-liburua hobeto ezagutzeko aukera bikaina izango da San Telmo Museoko Laborategian, bertan ikusgai izango baita 3x4=ORAIN. Zinema, musika eta literatura argazki-liburuan erakusketa, doan. Gainera, erakusketaren harira hainbat jarduera antolatu dira datozen hilabeteetan.

3x4=Orain. Zinema, musika eta literatura argazki-liburuan erakusketaren aurkezpena
3x4=Orain. Zinema, musika eta literatura argazki-liburuan erakusketaren aurkezpena. Argazkia: Oskar Moreno

3.000 alek baino gehiagok osatzen duten Gabriela Cendoya Bergareche Bilduman oinarritu da erakusketa. San Telmo Museoko Liburutegian dago gordailututa bilduma, jendeak azter dezan. Genero honetako nazioarteko liburu multzo garrantzitsuenetako bat da, bere bolumenagatik ez ezik, baita hautatutako tituluen kalitateagatik ere.

Jon Cazenave da komisarioa eta zinemako, musikako eta literaturako 12 sortzaileri eskatu die parte hartzeko erakusketa honetan.