Hizkuntzak
2026ko Errege Magoak: karrozetako paje izateko epea zabalik
Azaroaren 12tik 21era bitartean, Donostia/San Sebastián Festak-ek izena emateko epea irekiko du Errege Magoen Kabalgatan haurrek Erregeon karrozetako paje gisa banaka parte hartzeko. Izena emango duten haurrek zozketa batean parte hartuko dute, azaroaren 27an eguerdiko 12:00etan Udalaren Festak Arloaren bulegoetan egitekoa (Konstituzio plaza 1).
Zozketan, hala nahi duten haur guztiek parte har dezakete, betiere 7-10 urte bitartekoak eta Donostian erroldatuak.
- Parte-hartzeko oinarriak [PDF]
- Zozketan parte-hartzeko formularioa [DK WEB]
