Web mapa
Hizkuntzak

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteak, FNACekin elkarlanean, berriro antolatu du Fanzineen Gerra, berriro ekin dio euskarri horien bidez generoarekiko grina bizia aditzera eman eta aldarrikatzeko.

2025eko Fanzineen Gerra
© Floro Azqueta

Tinta eta paperezko gerra honetan Astea dela eta argitaratutako hainbat fanzine lehian arituko dira publikoaren babesa lortzeko datozen urriaren 31a eta azaroaren 7a bitartean.

Izena emateko epea urriaren 10a arte egongo da zabalik, eguerdiko 12:00ak arte. Gehienez 6 taldek parte hartuko dute. Bi hautaketa-irizpide biltzen dira: lehena, aurretik inoiz parte hartu ez izana gerran eta, bigarrena, inskripzio-ordena.

Oinarriak

Inskripzioa: [email protected]