Web mapa
Hizkuntzak

Donostia Kulturak gaur, azaroak 22, aurkeztu du haur eta helduei zuzendutako 2024ko neguko arte eszenikoetako ordainpeko programazioa. Guztira, 54 ikuskizun izango dira urtarriletik martxora Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetan: 22 kontzertu, 18 antzezlan, 4 dantza emanaldi eta 10 haur ikuskizun.

Neguko programazioaren irudia

Sarrerak bihar, azaroak 23, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.