Web mapa
Hizkuntzak

Otsailaren 5ean, astelehena, bai Illunben egingo den 2024ko Inauterietako Konpartsen aurkezpenerako (otsailaren 9an, ostirala, 21:01ean), bai Kursaalean ospatuko den haurren emanaldirako (otsailaren 11n, igandea, 11:31n) sarrerak jarriko dira salgai. Sarrerarik egonez gero, salmenta otsailaren 6ra arte luzatuko litzateke.

Ilunbeko panoramika

Victoria Eugenia antzokiko leihatiletako ordutegia 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara izango da. Sarreren prezioa 3€koa da ekitaldi bakoitzerako.

Illunbeko Konpartsen aurkezpenerako sarrerarik egongo balitz, Donostia Arena 2016 - Illunben jarriko lirateke salgai, egunean bertan 19:15etik aurrera. Kursaaleko haurren emanaldirako sarrerak ez dira salgai jarriko ekitaldiaren egunean.