Hizkuntzak
2024ko Fanzineen Gerra
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Asteak, FNACekin eta Euskal Itsas Museoarekin elkarlanean, berriro antolatu du Fanzineen Gerra, berriro ekin dio euskarri horien bidez generoarekiko grina bizia aditzera eman eta aldarrikatzeko.
Tinta eta paperezko gerra honetan Astea dela eta argitaratutako hainbat fanzine lehian arituko dira publikoaren babesa lortzeko datozen urriaren 25a eta azaroaren 1a bitartean.
Izena emateko epea urriaren 11ra arte egongo da zabalik, eguerdiko 12:00ak arte. Gehienez 6 taldek parte hartuko dute. Bi hautaketa-irizpide biltzen dira: lehena, aurretik inoiz parte hartu ez izana gerran eta, bigarrena, inskripzio-ordena.
Inskripzioa: [email protected]