Web mapa
Hizkuntzak

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia martxoaren 25etik apirilaren 7ra bitartean. 2023-2024 ikasturtean zehar ohikoa den ordutegiarekin alderatuta hainbat aldaketa dago.

Okendo Kultur Etxea
Okendo Kultur Etxea

Bulego orokorrak

Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia): Astelehenetik ostiralera (9:00-14:00), jaiegunetan izan ezik (martxoaren 28tik apirilaren 1era, biak barne).

Konstituzio plaza 1eko bulegoak: Astelehenetik ostiralera (9:00-14:00), jaiegunetan izan ezik (martxoaren 28tik apirilaren 1era, biak barne).

San Telmo Museoa

San Telmo Museoaren ordutegiari dagokionez, martxoaren 25ean, astelehena, itxita izango da. Martxoaren 26tik apirilaren 7ra egunero zabalduko ditu ateak: 10:00-20:00.

San Telmo Museoko Liburutegiari dagokionez, itxita izango da martxoaren 25ean eta martxoaren 28tik apirilaren 1era, biak barne. Gainerako egunetan ohiko ordutegia: astearteetan (26 eta 2) eta ostegunean (4), 10:00-14:00 / 16:00-20:00. Asteazkenetan (27 eta 3) eta ostiralean (5), 10:00-14:00.

Urgull

Urgulleko Historiaren Etxea egunero zabalik martxoaren 23tik apirilaren 7ra. Ordutegia: 11:00-19:00.

Urgull Mendiko Liburutegia egunero zabalik martxoaren 25etik apirilaren 7ra (11:00-13:30 / 16:30-18:30).

Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak

Programazioaren arabera joango dira leihatiletako ordutegiak egokitzen.

Victoria Eugeniako leihatila egunero zabalik (11:30-13:30 / 17:00-20:00), martxoaren 30ean, apirilaren 1ean eta 7an izen ezik (hiru egun horietan itxita). Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatila hura hasi arte egongo da zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.

Antzoki Zaharreko leihatila itxita egongo da martxoaren 23tik apirilaren 1era, biak barne, baita apirilaren 7an ere. Gainera:

  • Bertan ekitaldirik ez bada: astelehenetik ostiralera: 11:30-13:30.
  • Bertan ekitaldiren bat bada: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatilak hura hasi arte egongo dira zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.

Kultur etxeak eta liburutegiak

Aiete Kultur Etxea: martxoaren 25ean eta martxoaren 28tik apirilaren 1era, biak barne, itxita izango da; martxoaren 26an, 27an eta apirilaren 2an, 3an, 4an, 5ean eta 7an, hauxe izango da ordutegia: 10:00-14:00. Apirilaren 6an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Amundarain Mediateka (Martutene): martxoaren 25etik 27ra eta apirilaren 2tik 5era, 10:30-13:30. Martxoaren 28tik apirilaren 1era, biak barne, itxita.

Casares eta Tomasene kultur etxeak: betiko ordutegia mantenduko dute, martxoaren 28tik apirilaren 1era izan ezik (egun hauetan itxita). Gainerakoetan, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; apirilaren 6an, larunbata, Tomasenek soilik zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Egia Kultur Etxea: martxoaren 25etik 27ra eta apirilaren 2tik 5era, egunero zabalik (10:00-14:00). Hilaren 26an eta apirilaren 2an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Martxoaren 28tik apirilaren 1era, biak barne, itxita.

Ernest Lluch Kultur Etxea: ohiko ordutegia mantenduko du, martxoaren 28tik apirilaren 1era izan ezik (egun hauetan guztietan itxita); gainerakoan, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Intxaurrondo Kultur Etxea: martxoaren 25etik 27ra eta apirilaren 2tik 5era egunero zabalik (10:00-14:00). Hilaren 25ean eta apirilaren 2an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Martxoaren 28tik apirilaren 1era, biak barne, itxita.

Larratxo Liburutegia: martxoaren 25etik 27ra eta apirilaren 2tik 5era egunero zabalik (10:00-14:00). Martxoaren 28tik apirilaren 1era, biak barne, itxita.

Larrotxene Kultur Etxea: martxoaren 25etik 27ra eta apirilaren 2tik 5era egunero zabalik (10:00-14:00). Hilaren 27an eta apirilaren 3an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Martxoaren 28tik apirilaren 1era, biak barne, itxita.

Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): ohiko ordutegia mantenduko du, martxoaren 28tik apirilaren 1era izan ezik (egun hauetan, itxita): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Liburutegi Nagusiko Haur Saila eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermin Calbeton 25): martxoaren 25etik 27ra eta apirilaren 2tik 6era egunero zabalik (10:00-14:00). Hilaren 26an eta apirilaren 2an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Martxoaren 28tik apirilaren 1era, biak barne, itxita.

Loiola Kultur Etxea: martxoaren 25etik 27ra eta apirilaren 2tik 5era egunero zabalik (10:00-14:00). Hilaren 27an eta apirilaren 3an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Martxoaren 28tik apirilaren 1era, biak barne, itxita.

Lugaritz Kultur Etxea: martxoaren 25etik 27ra eta apirilaren 2tik 5era egunero zabalik (10:00-14:00). Hilaren 27an eta apirilaren 3an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Martxoaren 28tik apirilaren 1era, biak barne, itxita.

Okendo Kultur Etxea: ohiko ordutegia mantenduko du, martxoaren 28tik apirilaren 1era izan ezik (egun hauetan, itxita); gainerakoan, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.