Web mapa
Hizkuntzak

Aste Nagusia 2024ren harira (abuztuak 10-17, biak barne), Donostia / San Sebastián Festak-ek VII. Zurriola Street Food (abuztuak 9-17, biak barne) antolatuko du Kursaal Kongresu jauregiko Erizainen plazan. 

Food Truck-ak Kursaalean

Ferian parte hartzeko eskaera egin dezakete kalean elikagaiak egin, saldu eta/edo sustatzen dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, food truck delakoak erabiltzen badituzte horretarako.

Eskaera aintzat hartua izan dadin, parte-hartze formularioa eta Hautaketaren oinarrietako 2. puntuan aipatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dira, halabeharrez, 2024ko apirilaren 7ko 23:59ak baino lehen.