Hizkuntzak
2023ko Fanzineen Gerra
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Asteak, Medialab Tabakalerako autoedizioko txokoarekin eta FNACekin elkarlanean, berriro antolatu du Fanzineen Gerra, berriro ekin dio euskarri horien bidez generoarekiko grina bizia aditzera eman eta aldarrikatzeko.

Tinta eta paperezko gerra honetan Astea dela eta argitaratutako hainbat fanzine lehian arituko dira publikoaren babesa lortzeko datozen urriaren 27a eta azaroaren 3a bitartean.
Izena emateko epea urriaren 11ra arte egongo da zabalik, eguerdiko 12:00ak arte. Gehienez 6 taldek parte hartuko dute. Bi hautaketa-irizpide biltzen dira: lehena, aurretik inoiz parte hartu ez izana gerran eta, bigarrena, inskripzio-ordena.
Inskripzioa: [email protected]